Garbiguneak
Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana-
Europar Batasunak Finantzatuta-NextGenerationUE

Garbiguneak hiri hondakinen gaikako bilketarako guneak dira. Herritar guztiei zuzenduak daude, baita etxeko konponketak egiten dituzten gremio txikiei, denda, ostalaritza establezimendu eta bulegoei ere. Mankomunitateak hiru Garbigune ditu:
Ordutegia
Irailetik uztailera:
- Astelehenetik ostiralera: 9:00etatik 13:30tara eta 15:00etatik 19:00etara.
 - Larunbatak: 9:00etatik 13:30tara.
 
Abuztuan:
Denak zabalik astelehenetik larunbatera 9:00etatik 13:30etara.
bai | 
ez | 
|---|---|
  | 
  | 
(*) Hauek farmazian entregatu behar dira.

Zerbitzu honen bidez etxeetan sortu daitezkeen hondakin arriskutsuak jasotzen dira, Garbiguneetako zerbitzua herritarrei hurbilduz. Jasotzen diren hondakinak hurrengoak dira:
- Aerosolak: beteak edo erdi beteak. (aerosol hutsak ontziekin batera atera daitezke).
 - Bonbilak: halogenoak edo kontsumo baxukoak. (bonbila normalak errefusa dira).
 - Inprimagailuetako kartutxoak.
 - CD/DVD/VHS (bideo zintak) eta musika zintak.
 - Pilak: alkalinoak, botoi-pilak eta bateria txikiak (argazki eta bideo kameratakoak, mugikorretakoak…).
 - Termometroak: plastikozko poltsa itxietan bota hautsi ezkero merkurioa irten ez dadin.
 - Sukaldeko olioa: plastikozko botila edo ontzietan sartu, apurtu ez daitezen eta ondo itxita.
 - Motore olioa: plastikozko bidoietan eta ondo itxita.
 - Bateriak: manipulatu gabe, isuririk egon ez dadin.
 - Pintura: ondo itxitako poteetan.
 - Disolbatzaileak, garbitasun produktuak eta antzerakoak: ondo itxitako ontzietan isuririk egon ez dadin.
 - Erradiografiak.
 - Fluoreszenteak: kontuz sartu apurtu ez daitezen.
 - Aparatu elektriko eta elektroniko txikiak: batidorak, plantxak, telefono mugikorrak, ordenagailuetako teklatuak, xaguak…etab.
 
Oharrak:
- Hondakinak uzterakoan ahal den txukunen utzi lekua behar bezala aprobetxatzeko.
 - Errespetatu zerbitzuaren ordutegia eta ez utzi hondakinak ordu edo lekuz kanpo.