Finantzazio Kualifikatua

Administrazioak baimena ematen duen unean indarrean dagoen hitzarmenaren interes-tasa aplikatuko da. Birgaitzeko jardun babestuen titularrek jaso ahal izango dute finantzazio kualifikatua, betiere 33.000 eurotik beherako diru-sarrera haztatuak badituzte urtean.

Finantza Erakundeek eman beharreko maileguaren gehieneko zenbatekoa babes daitekeen guztizko aurrekontuaren adinakoa izan daiteke, hala badagokio, emandako itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak kendu ondoren. Laguntzak emateko ebazpenean finkatuko da zenbateko hori.

Babestutako jarduna onartzeari buruzko administrazio-ebazpena jakinarazten denean onartu eta formalizatu ahal izango dira maileguak, eta beti obra-amaieraren ziurtagiria eman eta gehienez ere 6 hilabeteko epearen barruan.

Formalizatzearekin batera, maileguaren % 50 jaso ahal izango da gehienez ere. Gainerakoa, berriz, obrak egiteko erritmoaren arabera egokituko da, eta, hori lortzeko, dagozkion obra-ziurtagiriak aurkeztu beharko dira Finantza Erakundeetan, betiere dagokion Lurralde Ordezkaritzak ikus-onetsi ondoren.

Maileguaren amortizazio-epea 5etik 15 urtera bitartekoa izan liteke, eta gehienez ere hiru urteko gabezialdia ezarriko da.