Olioa

bai

ez

  • Etxeko sukaldean erabilitako olioa.
  • Motore olioa.

(*) Jatetxe, taberna eta elkarteek bilketa berezia egiteko eskatu dezakete hurrengo telefonoan: 943 47 23 35 (eko3R).

ETXEKO OLIO ERABILIAREN GAIKAKO BILKETA EDUKIONTZIEN BIDEZ BILTZEKO ZERBITZUA HOBETZEA

Debagoieneko Mankomunitateak 2010eko urrian jarri zuen martxan etxeko olio erabilia bereizita biltzeko edukiontzien bidezko sistema, eta 2021eko urrira arte sukaldeko olioa biltzeko 37 edukiontzi berde jarrita egon izan dira Debagoieneko herrietako kaleetan.

Edukiontzi berde horietan herritarrak olio erabilia pote zehatz batzuetan laga behar zuen eta edukiontziak olioa jasotzeko pote garbia itzultzeko sistema zuen.

2021eko irailean zehar, eta Arrasaten izan ezik, Debagoieneko gainontzeko herrietako potea jaso eta itzultzeko sistema zuten edukiontzi berdeak kaleetatik kendu eta edozein pote jasotzeko balio duten eta inongo poterik itzultzen ez duten edukiontzi arruntak jarri zituen (edukiontzi laranjak kasu honetan); sistema erraztuz eta bilketa-gune gehiagotan edukiontziak jarriz.

Hori horrela, poteak jaso eta itzultzeko mekanismoa zuten 25 edukiontzi kendu ziren eta 55 edukiontzi laranja arruntak jarri dira; modu horretan, Debagoieneko Mankomunitatean 37 edukiontzi izatetik 67 edukiontzi izatera igaro gara, eta etxeko olio erabiliaren gaikako bilketa-zerbitzua hobetzeko proiektu honetan,  oso garrantzitsua izan da EAE-n hondakinen araudia ezartzen laguntzeko eta ekonomia zirkularra sustatzeko Ekonomia Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak emandako diru laguntza, Europar Batasunak-NextGenerationEU- Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren Esparruan kokatzen dena.