Jabearentzako Informazioa
Abantailak
- Errendamenduaren kudeaketa integrala
- 6 urteko iraupeneko usufruktu-kontratu bat egiten
- Lehen errentaria sartzen den unetik errenta hilero eta puntualki ordainduko zaizula bermatzen dizugu Errentagatik 675 €/hilean ordainduko dira gehienez ere
- Txosten tekniko bat egitea ALOKABIDEren kontura
- Etxeko arrisku anitzeko aseguru bat kontratatzea ALOKABIDEren kontura
- Etxebizitza kontserbazio-egoera berean itzultzen dela ziurtatzen da, errentamenduaren erabilerak eragindako narriadura arrunta izan ezik:
- Bizigune programa arautzen duen araudian ezarritako estaldurekin babestutako instalazioak, etxetresna elektrikoak eta altzariak kontserbazio-egoera berean itzultzen dira (etxebizitzaren erabilera arruntak eragindako narriadura kanpo)
- Tresnak zein altzariak oro har ez dira itzultzen, konpontzen edo ordezkatzen
Baldintzak
- Etxebizitza Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) egotea
- Etxebizitza librea izatea
- Azken 3 hilabeteetan inor ez bizi izana
- Etxebizitza ALOKABIDEk etxebizitzak antzematea aurreikusi duen eremu batean egotea
- Etxebizitzak bete beharreko oinarrizko betekizun teknikoak:bizigarritasun-baldintzak betetzea, itxura garbia eta txukuna edukitzea, eta ondo funtzionatzen duten sukalde eta komun hornituak izatea
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
- Jabeen NANaren fotokopia
- Erregistroko ohar soila
- OHZren kopia
- Horniduren azken ordainagiria (ura, elektrizitatea eta gasa)
Izapidetza
Etxebizitzak programetan parte hartzeko baldintzak betetzen baldin baditu, hutsik dagoen etxebizitza alokatu dezazun beharrezkoak diren izapideak abian jarriko ditugu:
- Txosten teknikoa egingo dugu
- Errenta gisa ordaindu beharreko zenbatekoa zehaztu
- Beharrezkoa izanez gero, etxebizitza programan sartzeko beharrezkoak diren konponketak zehaztuko dira
Informazio gehiago: SURADESA bulegoan edo 900 251 251 telefonoan edo http://www.alokabide.euskadi.eus/hasiera-alokabide/