Fakturazio Elektronikoa
25/2013 Legea, abenduaren 27koa, faktura elektronikoa sustatzekoa eta sektore publikoan fakturen kontularitza-erregistroa sortzekoa betez, 2015eko urtarrilaren 15etik aurrera askotan era elektronikoan fakturatu behar izan da.
2018ko azaroaren 20an Debagoieneko Mankomunitateak faktura elektronikoen araudia eguneratu du, 2019ko otsailaren 1etik indarrean dagoena, eta gure hornitzaileei beraien eginbeharretan laguntze aldera hornitzaileentzako ohar informatiboa argitaratu dugu.
OSO GARRANTZITSUA: Faktura elektronikoen sarrera puntu orokor bakarra GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIKOA izango da.
Datu garrantzitsuenen laburpena:
✔ Debagoieneko Mankomunitatea
✔ IFZ: P2000001D
✔ Organo Kudeatzailea: L05200019
✔ Unitate Izapidetzailea: L05200019
✔ Kontabilitate bulegoa: L05200019
✔ Sarrera puntua: https://www.gfaegoitza.net/SarreraPuntua
Gogoratu ezinbestekoa dela sinadura elektronikoa fakturak bidaltzeko. DNIe edo Izenpeko sinadura elektronikoak erabil daitezke.
Fakturaren formatua facturae 3.2 edo berriagoa izan behar du.
Prozesu guzti hau modu automatikoan egin daiteke ef4ktur dohako fakturazio aplikazioarekin.