Lan mundua euskalduntzeko jardunaldiak
2007-11-8
Jardunaldi honen helburua da euskara planak ezagutzera ematea. Alde batetik, sindikatu bakoitzak euskara arloan dituen egitasmoen berri ematea, eta, bestetik, enpresetako euskara planak metodologikoki nola gauzatzen diren azaltzea.
PONENTZIAK
ONDORIOAK
- Informazio falta da enpresa barruan, hartutako erabakien berri ez dago batzuetan, eta Eusko Jaurlaritzak egindako sustapen lanaren inguruan ere informazio gutxi dago. Horren ondorioz zaila da sindikatuek eragile papera betetzea.
- Beharrezkoa ikusten da kanpoko laguntza informazio falta hau ekiditeko.
- Planetan desabantaila bat egotekotan: esfortzua eskatzen dutela.
- Gaur egun, euskararen gaia ez da lehentasuna, baina era berean, kezka eta interesa gero eta handiagoa da.
- Klabea da gaia hitzarmenean sartzea pausuak eman ahal izateko.