Lan mundua euskalduntzeko jardunaldiak

2007-11-8

Jardunaldi honen helburua da euskara planak ezagutzera ematea. Alde batetik, sindikatu bakoitzak euskara arloan dituen egitasmoen berri ematea, eta, bestetik, enpresetako euskara planak metodologikoki nola gauzatzen diren azaltzea.

PONENTZIAK

ONDORIOAK

  • Informazio falta  da enpresa barruan, hartutako erabakien berri ez dago batzuetan, eta Eusko Jaurlaritzak egindako sustapen lanaren inguruan ere informazio gutxi dago. Horren ondorioz zaila da sindikatuek eragile papera betetzea.
  • Beharrezkoa ikusten da kanpoko laguntza informazio falta hau ekiditeko.
  • Planetan desabantaila bat egotekotan: esfortzua eskatzen dutela.
  • Gaur egun, euskararen gaia ez da lehentasuna, baina era berean, kezka eta interesa gero eta handiagoa da.
  • Klabea da gaia hitzarmenean sartzea pausuak eman ahal izateko.