Kirola euskaraz

KIROLA EUSKARAZKirola Euskaraz programa kirolean euskararen erabilera sustatzeko asmoz sortutako programa da. Debarroko zenbait udalek sortu zutelarik 1993an, Gipuzkoako Foru Aldundiak bat egin zuen programaren helburu eta jarduerekin, eta pixkanaka Gipuzkoa osora zabaltzea lortu da.

Helburuak

Programaren helburu nagusiak dira kirol entrenatzaileak, begiraleak eta hezkuntza fisikoko irakasleak prestatzea eta kirol materiala euskaraz sortu eta argitaratzea. Denborarekin sendotzen eta zabaltzen joan dira helburu horiek eta lurralde mailako beste esparru batzuetan eragitea lortu da. Besteak beste, kirol eragileen sentsibilizazioan, kirol federazioetan eta ikerketa arloan.

Jarduerak

Hiru atal nagusitan biltzen dira Kirola Euskaraz programaren barruan sortzen eta antolatzen diren jarduerak: prestakuntza ikastaroak, kirol eragileek euskararen erabilera sustatzeko jarduerak, eta kirol materialaren sorkuntza eta argitalpena.

Webgunea

Kirola Euskaraz programak webgune propioa du 2007ko azaroaz geroztik, helbide honetan: www.kirolaeuskaraz.net

OVHn gertatutako sutea dela eta, milaka zerbitzari erori ziren martxoaren 10ean, gure webgunea ostatatzen duena barne.
Web zerbitzua normaltasunez eskaintzeko lanean ari gara; atal batzuk guztiz eguneratu gabe daude eta beste batzuk ez daude erabilgarri.

Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko pazientziagatik.