Arrasate birziklatu

BIRZIKLATU zalantzarik gabe

Eskuartean duzun GIDALIBURUAREN xede nagusia sortzen dituzun hondakinen kudeaketa egoki eta erosoan laguntzea da.

Ondorengo orrialdeetan argitu nahi da zer-nolako hondakinak sartzen diren mota edo frakzio bakoitzean, hau da, hondakinak nahastu gabe zuzen kudeatzeko irizpideak ezartzen dira, horrela behar bezala emateko bilketa-zerbitzuei.

Iritsi da edukiontzi marroia erabiltzeko unea hondakin organikoa bereizita biltzeko. Hondakin mota hau, pisuari dagokionez gure etxeetan sortzen ditugun hondakinen %50 izateaz gain, ez da beste hondakin orgánico batzuekin kutsatu behar. Beraz, jar dezagun arreta berezia horren banaketan.

Sailkapen hau egoki egiteak duen garrantziaz jabetuta, Gidaliburu hau erabiltzaile guztiei emango zaie.

Gidaliburu honek, bere diseinuarekin, azkar ikusteko moduko informazioa ematen digu honako mota hauek egoki sailkatzeko: organikoa, ontzi arinak, papera, beira, ehunkiak, hondakin handiak eta Garbiguneetara eraman behar diren hondakinak.

Gure aldetik, besterik ez, GIDALIBURU HAU ERABILTZERA ANIMATU HONDAKINAK EGOKI SAILKATZEKO.

GIDA