EIT: Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa

Error message

  • Warning: include(/var/www/vhosts/debagoiena/httpdocs/modules/openid/part2openid-rtl.css): failed to open stream: No such file or directory in include() (line 4 of /srv/www/debagoiena/httpdocs/sites/default/settings.php).
  • Warning: include(): Failed opening '/var/www/vhosts/debagoiena/httpdocs/modules/openid/part2openid-rtl.css' for inclusion (include_path='.:/usr/share/php') in include() (line 4 of /srv/www/debagoiena/httpdocs/sites/default/settings.php).

Zer da EITa?

Goi mailako teknikari batek eginiko txostena eta irizpena da, eraikina ikuskatu ondorengoa. Horren bidez, eraikinen kontserbazio egoera azaltzen da, egoera onean mantentzeko segurtasun, osasungarritasun eta apaingarritasun publikoaren aldetik, betiere eraikinak artatzeko edo birgaitzeko beharrezko lanak eta obrak bermatuz. Hartara, uneoro eutsiko zaie bizigarritasunerako eta erabilgarritasunerako beharrezko baldintzei, eta eraikinaren irisgarritasunaren oinarrizko baldintzei eta energia eraginkortasunaren egoerari buruzko informazioa emango da, baita baldintza horien balizko hobekuntzaren gainekoa ere.

EITren irismena eta edukia

Hauexek biltzen ditu Euskadiko Eraikinen Ikuskaritza Teknikoak:

  • Eraikinaren kontserbazio egoera ebaluatzea, eraikinean ikusitako hutsuneak, kalteak eta balizko kausak zein diren jakiteko, baita eraikinaren egonkortasuna, segurtasuna, estankotasuna eta egituraren finkapena bermatzeko gomendaturiko neurriak ere. Hala, eraikinari datxekion helburuaren arabera erabili ahal izango da.
  • Irisgarritasun unibertsalaren oinarrizko baldintzak eta eraikinean sartu eta erabiltzeko ezintasuna duten pertsonak diskriminatzen ez direla ebaluatzea.
  • Eraikinaren energia eraginkortasunari buruzko egiaztagiria.

Jabeen erkidegoek edo taldeek aginduta eginiko EITek, baldin eta eraikin edo higiezin osoari badagozkio, eraginkortasuna izango dute eraikinean dauden lokal eta etxebizitza guztietan.

Zeinek egiten du EITa?

Teknikari eskudunek izenpetu ahal izango dute: arkitektoek edo aparejadoreek/ arkitekto teknikoek

EIT nahitaez eduki behar dutenak

Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa (EIT) nahitaez egin beharra dute hauexen jabeek:

  • 50 urtetik gorako antzinatasuna duen egoitza erabilerako eraikuntza oro. Era berean, termino beretan sartzen dira betebehar horretan "antolamendutik kanpoko" eraikinak, Lurzoru eta Hirigintzaren ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 101.5 artikuluan eraikuntza horientzat ezarritako araubideari kalterik egin gabe.
  • Eraikuntzak kontserbatzeko edo irisgarritasuna edo energia eraginkortasuna hobetzeko diru-laguntzak baliatu nahi dituzten eraikuntza guztiek, horien adina eta erabilera edozein direla.

Aurkezteko epea?

2018ko ekainaren 27ra arteko epea izango dute EIT egiteko, baldin eta 2017ko ekainaren 27an 50 urteko edo gehiagoko antzinatasuna badute, udalak bestelako epe motzago bat jartzen ez duen bitartean.

Kontserbazio, irisgarritasun edo energia eraginkortasunerako obrak egiteko EAEko herri administrazioaren laguntzak baliatu nahi dituzten titularren eraikinek EIT egin beharko dute laguntza eskaera gauzatu baino lehen, eraikinaren antzinatasuna edozein delarik

Arau eremua

  • 8/2013 LEGEA, ekainaren 26koa, Birgaitzeari, berritzeari eta hiri-berroneratzeari buruzkoa
  • 2/2006 LEGEA, ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta hirigintzari buruzkoa
  • 241/2012 DEKRETUA, azaroaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen ikuskaritza teknikoa arautzen duena
  • 2013ko urriaren 15eko AGINDUA, Enplegu eta Gizarte Politiketarako sailburuarena, EAEko eraikinen ikuskaritza teknikoa arautzen duen 2012ko azaroaren 21eko 241/2012 Dekretuko II. eta III. eranskinak aldatzen dituena
  • 80/2014 DEKRETUA, Maiatzaren 24koa, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen ikuskaritza teknikoa arautzen duen 241/2012 Dekretua aldatu duena.
  • 3/2015 LEGEA, ekainaren 18koa, Etxebizitzarena.

Dokumentazioa

EIT-a, pausoz pauso

Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa

Eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria

Informazio gehiago

www.euskoregite.com