Ohiko galderak

Nori zuzenduta daude diru laguntzak?

Obrak ordainduko dituen etxearen jabea dena, gozamen eskubidea daukana edo alokairuan dagoena. Baita ere merkataritzarako lokalen jabeentzat komunitateko obrak direnean.

Zer motatako obrentzat ematen dituzte diru laguntzak?

Birgaitzeko obrentzat, hau da, bai etxe barrurako bai komunitateko edozein obrarako 10 urte baino gehiago baditu eraikinak eta 1.000 euroko banakako gastua baino handiagoa bada. Betiere, eraikinaren egokitzapenerako obra zenbat eta garrantzitsuagoa izan, orduan eta diru-laguntza handiagoak izango ditu.

Noiz eskatu behar dira diru-laguntzak?

Obraren aurrekontua dugunean, eta betiere obrak hasi aurretik. Horrela zenbateko diru-laguntza dagokigun ezagutuko dugu eta benetan zenbat ordaindu beharko dugun. Birgaitzeko espedientea osatu eta obrarekin hasteko, eman beharreko pausuek gutxi gorabehera bi hilabetez luzatzen dira.

Eta desgrabatu baino ez badut egin nahi?

Diru-laguntzak eskatu behar dira baita ere, eta gastuen %18a desgrabatzeko eskubidea izango duzu.

Nola dakit diru-laguntzak jasoko ditudan edo ez?

Horretaz SURADESAn arduratzen gara. Gurekin harremanetan jar zaitezkete 943 793399 telefonoaren bitartez edo suradesa@suradesa.net email-aren bitartez. Hitzordua emango dizu gu zuen egoera aztertzeko eta diru-laguntzen estimazio bat egiteko. Herritarren arreta zerbitzu hau doakoa da. Arrasateko gure bulegora egunero hurbildu zaitezke, edo Debagoieneko Udal desberdinetara jendearentzat egunetan.

Zein akordio da beharrezkoa igogailu bat instalatzeko?

Orokorrean, igogailua instalatzeko, jabeen gehiengoaren aldeko botoa behar da, horiek, era berean, parte-hartze kuoten gehiengoa ordezkatuko dutelarik. Eskatzen den gehiengoa lortzen den kasuetan, osatzen duten jabetza guztiek, etxabeek barne (lokalak eta garajeak), elementu komunetan parte hartzen duten proportzionaltasun berean ordaindu beharko dute. Hori guztia, ezar daitezkeen Estatutuetan xedatzen denari kalterik egin gabe

Zeintzuk dira eraikin bateko osagai erkideak?

Eraikin bateko osagai erkideak Kode zibilaren 396. Artikuluak zehatzen ditu

Behartuta al nago Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa (EIT) egitera?

Lurzoru eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen arabera, 2017an berrogeita hamar urte baino gehiago izango dituzten etxebizitza eraikinak ikuskaritza egin behar izango dute, teknikari baten eskutik, eraikuntzaren kontserbazio egoera zehazte aldera. Eusko Jaurlaritzak, bestalde, Eraikinen Azterketa Tekniko hori aurkeztea eskatzen du komunitateko birgaitze lanak finantzatzeko laguntza espedienteak izapidetzeko ezinbesteko betekizun gisa. Dokumentu tekniko honen ordainsarien kostua birgaitze jarduketaren aurrekontu babesgarriaren barruan sartuko da, eta dagokion araudiari jarraituz dagozkion laguntzak izango ditu.