Konposta

Error message

  • Warning: include(/var/www/vhosts/debagoiena/httpdocs/modules/openid/part2openid-rtl.css): failed to open stream: No such file or directory in include() (line 4 of /srv/www/debagoiena/httpdocs/sites/default/settings.php).
  • Warning: include(): Failed opening '/var/www/vhosts/debagoiena/httpdocs/modules/openid/part2openid-rtl.css' for inclusion (include_path='.:/usr/share/php') in include() (line 4 of /srv/www/debagoiena/httpdocs/sites/default/settings.php).

Konposta egitea sukaldeko eta baratzeko hondakin organikoak ongarri bihurtzea da. Etxeko konposta egiteak esan nahi du prozesu hori etxean bertan egingo dugula, geure lorategi eta baratzean bertan.

Etxeko konposta eginez sukaldeko hondakin organiko guztiak birzikla ditzakegu, baita inausketako eta lorategiko hondakinak ere. Horiek transformatuta lurrarentzat ongarria izango dugu eta landare, lore, barazki edo zuhaitz osasuntsuagoak izango ditugu.

Konpostatze-prozesua modu eroso eta ordenatuan egiten da konpostagailuan. Sukaldeko hondakinak oso aberatsak dira ongarri gisa erabiltzeko eta lorategiko edo baratzeko beste zenbait material baino lasterrago desegiten dira. Hondakin horiek baliatzea oso garrantzitsua da, denbora laburrean, konpost ona egiteko.

Etxeko konpostarekin hondakin organikoak lekuan bertan baliatzen dira. Hondakinen zirkuitu orokorrean tratatu beharreko hondakin-kantitatea gutxitzen da eta hondakinen garraioan energia aurrezten da.

Etxeko konpostari esker, familia batek bere hondakinen %40-50 gutxitzen du.

Konposta egiteko gidalibura PDF formatuan

Lurra konpostatu ostean