Diru-sarrera haztatuak
Dituzun diru-sarrera haztatuak kalkulatzeko ondorengo pausoak jarraitu behar dituzu:
Laguntzen zenbatekoa kalkulatzeko kontuan izango ditugun diru-sarrera haztatuak zeintzuk diren jakin beharko duzu. Horretarako, kontuan izan itzazu aurkeztutako azkeneko PFEZren aitorpenean azaltzen diren diru-sarrerak.
- Lehenik eta behin, birgaitzeko jardunen titular guztien diru-sarreren zerga-oinarria kalkulatu, honako irizpide hauei jarraiki:
- Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena Euskal Autonomia Erkidegoan egin behar duten pertsonentzat, eta, egin behar izan gabe ere, egin dutenentzat, honakoak hartuko dira kontuan: dagokion Zergaren gaineko aitorpenaren zerga-oinarria, aurrezki-oinarria eta oinarri orokorra, lan etekinei aplikatutako hobariak, eta, hala badagokio, egon litezkeen zergarik gabeko errentak, hurrengo paragrafoan ezarritakoaren arabera.
- Euskal Autonomia Erkidegoan errentaren gaineko zergaren aitorpena aurkeztu behar ez duten pertsonen kasuan, honako diru-sarrerak hartuko dira kontuan:
- Lan-etekinei eta langabezia-prestazioei dagokienez, kontzeptu guztietan egiaztatutako diru-sarrera gordinen % 95.
- Pentsioei eta langabezia-sorospenei eta, halaber, zergarik gabeko dietei dagokienez, kontzeptu guztietan egiaztatutako diru-sarrera gordinen % 100.
- Era berean, pentsio osagarriak diru-sarrera gisa hartuko dira kontuan hura ordaindu behar duen ezkontide ohiaren diru-sarreren minorazio gisa jasotzen duen ezkontide ohiaren diru-sarrera gisa, baldin eta pentsio osagarria ordaindu behar duen ezkontide ohiak agirien bidez egiaztatzen badu benetan ordaindu duela.
- Euskal Autonomia Erkidegoan errentaren gaineko zergaren aitorpena aurkeztu behar ez duten pertsonen kasuan, lan-etekinei dagozkien diru-sarrerak egiaztatzeko, PFEZren atxikipenen ziurtagiri ofizialak soilik hartuko dira kontuan.
- Jarraian, lehenago kalkulatutako diru-sarrerak haztatu, bizikidetza-unitateko kide kopuruaren eta diru- sarrerak dituzten hartzaileen kopuruaren arabera, diru-sarrerak dagozkien koefizienteez biderkatuz, honako formula honetan agertzen den bezala:
Diru-sarrera haztatuak (DH) = Kontuan hartu beharreko diru-sarrerak x N x A
Pertsona batek diru-sarrerak ekartzen dituela ulertuko da, hau da, hartzailetzat hartuko da, gutxienez familiaren diru-sarrera guztien % 20 jartzen badu
Kide-kopuruaren koefizientea, “N”: | Hartzaile-kopuruaren koefizientea, “A”: |
---|---|
1 kide: 1,00 | 1 hartzaile: 1,00 |
2 kide: 0,95 | 2 hartzaile: 0,90 |
3 kide: 0.90 | 3 hartzaile edo gehiago: 0,85 |
4 kide: 0,85 | |
5 kide: 0,75 | |
6 kide: 0,65 | |
7 kide: 0,55 | |
7 kidetik gora: 0,50 |