1 eta 2 MOTAKO obrak
1. MOTAKO obrak: Egitura eta eraikuntza egokitzeko obrak
2. MOTAKO obrak: Etxebizitzen bizigarritasun- baldintzak egokitzeko obrak
Eraikinaren erresistentziarekin, sendotasunarekin,irmotasunarekin eta egonkortasunarekin zerikusia duten obrak edo instalazioak dira, baita energia -eraginkortasuna hobetzeko egitura eta eraikuntza egokitzeko obrak ere. Horien artean gutxienez honako hauekin zerikusia duten obrak bilduko dira:
Komunitateko obrak:
- Fatxadak birgaitzea
- Kanpoko arotzeria ordezkatzea
- Estalkiak eta haien osagai guztiak
- Igogailuak konpontzea eta instalatzea eraikinaren baliabideetara egokituz eta bide publikotik ibilbide erabilgarri orokorrik sortugabe
- Iturgintza-instalazioak
- Suteen aurkakoak instalatzea, baita alarmak, telefonoguneak, sareak, eta abar ere
- Elektrizitate-instalazioak (indarreko araudiari egokitzeko)
- Saneamenduko sareak
- Isolamendu termiko eta akustikoa, birgaitutako osagaia indarreko araudiak eskaturiko parametroetara egokitzeko
- Berogailu-instalazio berriak edo energia-eraginkortasuna hobetzeko erreformak
Obra partikularrak:
- Berogailu-instalazio berriak edo energia-eraginkortasuna hobetzeko erreformak
- Elektrizitate-instalazioak (indarreko araudiari egokitzeko)
- Lokalak etxebizitza bihurtzea
- Isolamendu termiko eta akustikoa, birgaitutako osagaia indarreko araudiak eskaturiko parametroetara egokitzeko