1 eta 2 MOTAKO obrak

1. MOTAKO obrak: Egitura eta eraikuntza egokitzeko obrak
2. MOTAKO obrak: Etxebizitzen bizigarritasun- baldintzak egokitzeko obrak

Eraikinaren erresistentziarekin, sendotasunarekin,irmotasunarekin eta egonkortasunarekin zerikusia duten obrak edo instalazioak dira, baita energia -eraginkortasuna hobetzeko egitura eta eraikuntza egokitzeko obrak ere. Horien artean gutxienez honako hauekin zerikusia duten obrak bilduko dira:

Komunitateko obrak:

  • Fatxadak birgaitzea
  • Kanpoko arotzeria ordezkatzea
  • Estalkiak eta haien osagai guztiak
  • Igogailuak konpontzea eta instalatzea eraikinaren baliabideetara egokituz eta bide publikotik ibilbide erabilgarri orokorrik sortugabe
  • Iturgintza-instalazioak
  • Suteen aurkakoak instalatzea, baita alarmak, telefonoguneak, sareak, eta abar ere
  • Elektrizitate-instalazioak (indarreko araudiari egokitzeko)
  • Saneamenduko sareak
  • Isolamendu termiko eta akustikoa, birgaitutako osagaia indarreko araudiak eskaturiko parametroetara egokitzeko
  • Berogailu-instalazio berriak edo energia-eraginkortasuna hobetzeko erreformak

Obra partikularrak:

  • Berogailu-instalazio berriak edo energia-eraginkortasuna hobetzeko erreformak
  • Elektrizitate-instalazioak (indarreko araudiari egokitzeko)
  • Lokalak etxebizitza bihurtzea
  • Isolamendu termiko eta akustikoa, birgaitutako osagaia indarreko araudiak eskaturiko parametroetara egokitzeko