Trabajos realizados
Eusko Jaurlaritzak % 100era arteko laguntza bereziak jarri ditu martxan irisgarritasunerako (igogailuak)
Irisgarritasuna sustatzeko diru-laguntzen lerro berezia, irisgarritasun-obra partikularrak eta komunitarioak egitea errazteko: igogailuak, arrapalak, komunak eta korridorea egokitzea etxebizitzetan,…
Laguntza horiek Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak birgaitze-lanetarako dagoeneko dituen laguntzak osatzera datoz.
Diru-laguntzen lerro berezia irisgarritasunaren birgaikuntzaren kostuaren % 100era arte ordaintzera bideratuta dago, beste diru-laguntza publiko batzuek estaltzen ez dutena.
Laguntza berezi horiek eskatu ahal izango dituzte 65 urtetik gorako pertsonek eta mugikortasun murriztua edo zentzumenezko mugikortasuna duten eta diru-sarrera urriak edo finantzaketa lortzeko zailtasunak dituzten pertsonek, bai eta pertsona horiek parte hartzen duten bizikidetza-unitateek ere.
Aplikatu beharreko ehuneko zehatza urteko familia-errenta haztatuaren eta bizikidetza-unitateko kide-kopuruaren araberakoa izango da, eta taula honetan ezarritakoaren arabera aplikatuko da:
|
Bizikidetza-unitateko kide kopurua | ||
Diru-sarrera haztatuak | Kide 1 | 2 Kide
| 3 kide edo gehiago |
9.000 €-raino | 100%
| 100%
| 100%
|
9.001 €-tik 12.000 €-ra | 75%
| 100%
| 100%
|
12.001 €-tik 15.000 €-ra | 25%
| 50%
| 100%
|
15.001 €-tik 18.000 €-ra | 0%
| 25%
| 50%
|
18.001 €-tik 25.000 €-ra | 0%
| 0%
| 25%
|