Lan eskaintzak https://debagoiena.eus/eu/garapen-agentzia/enplegua-eta-prestakuntza/lanerako-orientazioa/enplegu-zentroa/lan-eskaintzak Garapen Agentzia eu ARRISKUEN PREBENTZIO ETA INGURUMENEKO TEKNIKARIA DURANGON https://debagoiena.eus/eu/garapen-agentzia/enplegua-eta-prestakuntza/enplegua/enplegu-zentroa/lan-eskaintzak/enplegu-lan?lp=40&u=2026 Lan-arriskuen prebentzioko eta ingurumeneko teknikaria behar da Durangon.Eginkizun hauek izango ditu:1. Segurtasun eta osasun-arloko laguntza.2. Dokumentu eta administrazio-kudeaketa.3. Auditoretzetan eta etengabeko hobekuntzan laguntzea.4. Prestakuntzan eta komunikazioan laguntzea.5. Ingurumenaren eta kalitatearen kudeaketan laguntzea.Amatasuna ordezkatzeko kontratua eskaintzen da (9-10 hilabete). Lanaldi zatitua. Hileko soldata gordina: 31.000euro/urtean. Wed, 10 Jun 2026 Amaia Irizar BERGARAN AUZOLANDEGIKO ZUZENDARI LANAK EGITEKO PERTSONA BAT BEHAR DUTE ABUZTUAN https://debagoiena.eus/eu/garapen-agentzia/enplegua-eta-prestakuntza/enplegua/enplegu-zentroa/lan-eskaintzak/enplegu-lan?lp=39&u=2026 Bergaran auzolandegiko zuzendari lanak egiteko pertsona baten bila gabiltza. Gazteen boluntariotzako auzolandegia (Auzolandegiak programa) Mizpirualde Egoitzan belaunaldien arteko trukea egitean datza. Udan bi txandatan egiten da: Bergara I: 2026ko abuztuaren 2tik 15era. Bergara II: 2026ko abuztuaren 16tik 29ra. Jarduera 18 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Kontratuaren iraupena: abuztuaren 1etik 31ra.  Tue, 09 Jun 2026 Amaia Irizar BERGARAN AUZOLANDEGIKO MONITOREAK BEHAR DITUZTE ABUZTUAN https://debagoiena.eus/eu/garapen-agentzia/enplegua-eta-prestakuntza/enplegua/enplegu-zentroa/lan-eskaintzak/enplegu-lan?lp=38&u=2026 Bergarako auzolandegiak Mizpirualde Egoitzako belaunaldien arteko trukea ardatz duen gazte boluntariotza da. Auzolandegiaren xehetasun nagusiak honako hauek dira: Ikuspegia: Adineko pertsonekin interakzioa, laguntza eta dinamizazio soziala, errutina hausteko eta haien garapen kognitiboa suspertzeko. Parte hartzaileak: Autonomia erkidego desberdinetako eta Euskal Herriko 18 eta 26 urte bitarteko gazteak. Auzolandegia bi txandatan egiten da (ABUZTUAK 2-15/ABUZTUAK 16-29) Arratsaldeetan eta asteburuetan euskal kultura, txangoak eta jarduera ludikoak egiten dira. Tue, 09 Jun 2026 Amaia Irizar EGUNEKO ARRETA ZERBITZUKO DINAMIZATZAILEA ARRASATEN https://debagoiena.eus/eu/garapen-agentzia/enplegua-eta-prestakuntza/enplegua/enplegu-zentroa/lan-eskaintzak/enplegu-lan?lp=36&u=2026 ATARTEA pertsona autonomo edota mendekotasun maila baxua duten pertsonei bideratutako zerbitzu arina da. Hautatzen den pertsonaren egin beharrekoak ondorengoak izango dira: Erabiltzaileei arreta zuzena eman, burutzen diren ekintzak diseinatu eta aurrera eraman, hala nola: estimulazio kognitiboa, jarduera fisikoa, aisialdia, teknologia berrien tailerrak etab. Erabiltzaileek aurkezten dituzten beharretan laguntza eskaini. Erabiltzaileen jarraipenak egin (bizi arreta planak, balorazio kognitiboak...). Egunerokotasunean, lan talde bilerak burutu eta erregistroak bete (intzidentziak, asistentziak etab.). Lan administratiboa ere egingo du: zerbitzuaren hiruhileko edota urteko memoriak idatzi. Lehenengo bi hilabeteetan zehar lanaldia murriztua izango da, astean 20 ordukoa (goiz edo arratsaldez). Lanaldi osora igaroko da amatasun-baja bete behar denean ordutegia 9:00-13:00 / 14:00-18:00 izanik. Lanean 2026ko uztailean hasiko da. Soldata gordiña (lan-jardun osoan): 1975,07€   Wed, 03 Jun 2026 Amaia Irizar OSTALARITZAKO KOMERTZIALA BEHAR DUTE ARRASATEN https://debagoiena.eus/eu/garapen-agentzia/enplegua-eta-prestakuntza/enplegua/enplegu-zentroa/lan-eskaintzak/enplegu-lan?lp=35&u=2026 Komertziala behar da izotza eta ostalaritzako beste produktu batzuk banatzen dituen enpresan.Gure enpresaren bezero-zorroa kudeatu eta garatuko du. Hautagaiak salmentarako, bezeroarekin harremanetarako eta negoziaziorako trebetasun bikainak erakutsi beharko ditu, baita merkataritza-kudeaketan esperientzia ere. Erantzukizun nagusiak:• Bezero kontu berriak lortzea eta dagoen bezero-zorroa mantentzea.• Bezeroei arreta eta aholkularitza profesionala ematea aurrez aurre eta telematikoki.• Merkataritza-jarduerarekin lotutako enpresa-txostenak eta -komunikazioak egitea.•...Astelehenetik ostiralera lanaldi osoa eskaintzen da. Kontratu mugagabea. Hileko soldata gordina: 1600 €-1800 €   Fri, 29 May 2026 Amaia Irizar ERIZAINTZA LAGUNTZAILEA / TEKNIKARI SOZIOSANITARIOAK BEHAR DIRA UDARAKO BERGARA / ARRASATEN https://debagoiena.eus/eu/garapen-agentzia/enplegua-eta-prestakuntza/enplegua/enplegu-zentroa/lan-eskaintzak/enplegu-lan?lp=31&u=2026 Erizaintzako laguntzaileak/teknikari soziosanitarioak behar dira, Arrasate eta Bergararan, udaran lan egiteko (4 hilabete). Goizeko/arratsaldeko txandetan lan egingo da. Ekainean lanean hasteko. Wed, 06 May 2026 Amaia Irizar ERIZAIN LAGUNTZAILE BEHAR DA ARRASATEN https://debagoiena.eus/eu/garapen-agentzia/enplegua-eta-prestakuntza/enplegua/enplegu-zentroa/lan-eskaintzak/enplegu-lan?lp=29&u=2026 Erizaintzako zainketa osagarriak ematea Arrasateko osasun mentaleko ospitaleratze-unitateetan. % 80ko lanaldia eskaintzen da goizeko eta arratsaldeko txandetan. Hileko soldata gordina 1700 €. 3 hilabeteko kontratuta eskaintzen da.   Thu, 23 Apr 2026 Amaia Irizar GIZARTE GRADUATUA BEHAR DUTE ARETXABALETAN https://debagoiena.eus/eu/garapen-agentzia/enplegua-eta-prestakuntza/enplegua/enplegu-zentroa/lan-eskaintzak/enplegu-lan?lp=21&u=2026 Eginbeharrekoa hauek izango ditu: Nominak, kontratuak eta gizarte segurantzaren prestazioak kudeatzea. Kitapenak kalkulatzea eta egitea. Plataforma telematikoekin lan egitea: Delt a, contrata, Siltra Gizarte aseguruak eta PFEZ izapidetzea eta aurkeztea Kontratuak egitea. Epemugen eta luzapenen jarraipena. Hitzarmenak eta gainerako lan-araudia interpretatzea eta aplikatzea PFEZaren kalkulua eta jarraipena Lanaldi osoko kontratu mugatua eskaintzen da.   Fri, 06 Mar 2026 Amaia Irizar GERENTEA/ADMINISTRAZIO ZUZENDARITZA OÑATIN https://debagoiena.eus/eu/garapen-agentzia/enplegua-eta-prestakuntza/enplegua/enplegu-zentroa/lan-eskaintzak/enplegu-lan?lp=19&u=2026 Gerentzia-funtzioak betetzeko pertsona, taldearen lidergoaren, administrazio-zuzendaritzaren eta finantza-kudeaketaren arduraduna, erakundearen helburuak lortzera bideratua, eta onura ekarriko dioten kanpo-harremanak eraikitzen eta mantentzen parte hartuko duena.Funtzioak eta zereginak:• Institutuko langileen lidergoa• Erakundeko langileen eta jardueren koordinazioa• Giza baliabideen kudeaketa• Erakundeko Patronatu Errektoreko Idazkaritza: sei hilean behin txostenak egitea eta Patronatuaren bileren aktak egitea• Aurrekontuaren urteko kudeaketa eta kontuak ematea• Kontabilitatea kudeatzea eta kontabilitate-liburuak mantentzea• Diruzaintzaren kudeaketa• Zergak kudeatzea eta Foru Ogasunari ordaintzea• Hainbat erakunde publikori (Fundazioen Patronatua, Eusko Jaurlaritza) zuzendutako txostenak egitea• Institutuaren egoitza kudeatzea eta mantentzeaInstitutuko zuzendaritza zientifikoaren jarduna indartzeko eta laguntzeko:• Kanpo-finantzaketa lortzea eta bilatzea (batez ere Europar Batasunarena)• Eusko Jaurlaritzarekiko harremanak Fri, 27 Feb 2026 Amaia Irizar OSPITALEKO MANTENTZE ELEKTRIKOKO TEKNIKARIA BEHAR DA ARRASATEN https://debagoiena.eus/eu/garapen-agentzia/enplegua-eta-prestakuntza/enplegua/enplegu-zentroa/lan-eskaintzak/enplegu-lan?lp=18&u=2026 Ospitaleko instalazio elektrikoen mantentze prebentiboa eta zuzentzailea egitea.Gorabeherak eta konponketak kudeatzen laguntzea.Segurtasun- eta kalitate-araudiak betetzen direla ziurtatzea.Eskaintzen da: iraupen mugatuko kontratua (ORDEZKAPENAK, UDA). Lanaldi zatitu osoa.Berehala lanean hastea. Tue, 24 Feb 2026 Amaia Irizar ENERGIA BERRIZTAGARRIEN INSTALATZAILEA BERGARAN https://debagoiena.eus/eu/garapen-agentzia/enplegua-eta-prestakuntza/enplegua/enplegu-zentroa/lan-eskaintzak/enplegu-lan?lp=17&u=2026 Bergaran energia berriztagarrien instalatzailea behar da (fotoboltaikoa, aerotermia, bateriak, zoru erradiatzailea..). Kontratuaren iraupena: hasierakoa 3 hilabete (mugagabea urtean). Lanaldi osoa.  Soldata gordina: konbenioaren araberakoa. Astelehenetik - ostegunera 9 ordu lan egingo dira. Ez da lan egiten ostirala, larunbata eta igandea. Fri, 20 Feb 2026 Amaia Irizar ARRASATEKO DENDA BATEAN SALTZAILEA BEHAR DUTE https://debagoiena.eus/eu/garapen-agentzia/enplegua-eta-prestakuntza/enplegua/enplegu-zentroa/lan-eskaintzak/enplegu-lan?lp=74&u=2025 Arrasaten denda batean saltzailea behar dute. Bezero arreta, biltegi kontrola, erakusleihoen diseinu eta muntaketa... Astelehenetik larunbatera, goiz eta atsaldez, lan egiten da. Kontratu mugagabea eskaintzen da.  Enpresak formakuntza emango dio pertsona hautatuari. Soldata gordiña: 1700€ /hilean.           Tue, 18 Nov 2025 Amaia Irizar GALDARAGILEA BEHAR DUTE ARRASATEKO ENPRESA BATEAN https://debagoiena.eus/eu/garapen-agentzia/enplegua-eta-prestakuntza/enplegua/enplegu-zentroa/lan-eskaintzak/enplegu-lan?lp=71&u=2025 Galdaragilea behar da Arrasaten. Metalezko egiturak, barandak eta neurrira egindako obrak muntatuko ditu. Harizko eta elektrodozko makinaz soldatuko du. Txapa tolestu, materialak moztu eta planoak interpretatu,  materialak produkzio-lerroetan prestatu eta kokatu. Lan-eremua garbi eta txukun mantenduko du.   Wed, 29 Oct 2025 Amaia Irizar