Eusko Juarlaritzako Etxebizitzak sailak % 37 areagotu du etxebizitzen birgaitze integrala sustatzeko Renove programaren aurrekontua

2020/07/21

1980aren aurreko eraikinen jabeen erkidegoentzako laguntzak areagotu egin dira; lehen, 6,4 milioi eurokoak ziren eta, gaur egun, 8,8 milioi eurokoak.

Efizientzia energetikoko, irisgarritasuneko eta segurtasuneko hobekuntzez gainera, lehenengoz sartu da balkoi eta terrazak sortu edo handitzea.

Birgaitze integraleko proiektuetarako (efizientzia energetikoa, irisgarritasuna, segurtasuna eta kanpo-hobekuntza) dirulaguntza handiena 25.000 eurokoa izango da etxebizitzako, oro har, eta 28.500 eurokoa, aipatutako kasu berezietan.

Informazio gehiago:

https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/62462-vivienda-aumenta-presupuesto-del-programa-renove-para-impulsar-rehabilitacion-integral-viviendas

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2020/07/2002771e.shtml