Eraikinen jabeen ardura da azterketa eskatzea eta egitea

2016/07/01

Eusko Jaurlaritzako lege baten arabera 2018ko ekaina baino lehen eraikinen azterketa teknikoa pasa beharko zaie 50 urte baino gehiagoko eraikinei. Urte kopuru hori duten 10etik 9k oraindik azterketa egiteko dute. Iker Urbina SURADESAko teknikari arkitektoa izan da Debagoiena Zuzenean saioan.