Adinekoei edo ezinduei zuzendutako igogailuetarako diru laguntza berriak onartu ditu Eusko Jaurlaritzak.

2020/02/17

Irisgarritasuna sustatzeko dirulaguntza-lerro berezia.

1.– 65 urtetik gorakoek, mugikortasun urriko pertsonek eta zentzumen-desgaitasunen bat duten pertsonek, bai eta pertsona horiek kide dituzten bizikidetza-unitateek ere, diru-sarrera urriak badituzte edo finantzaketa lortzeko zailtasunak badituzte, dirulaguntza-lerro berezi bat eskuratu ahal izango dute irisgarritasun-obrak egin ahal izateko –partikularrak nahiz erkidegokoak–.

2.– Dirulaguntza-lerro bereziaren helburua da agindu honetan ezarritako dirulaguntza publikoek estaltzen ez duten irisgarritasuneko birgaikuntzaren kostua nahiz helburu bera duen beste edozein kostu ordaintzea (% 100era arte), baldin eta etxebizitzen titularrek edo bertan bizi direnek –bertan bizitzea legezkotzen duen kontratua oinarri hartuta– ordaindu behar badute. Aplikatu behar den ehunekoa urteko familia-errenta haztatuaren eta bizikidetza-unitateko kide kopuruaren araberakoa izango da, eta hurrengo taulari jarraikiz aplikatuko da:

 

Bizikidetza-unitateko kide kopurua

Diru-sarrera haztatuak

Kide 1

2 kide

3 kide edo gehiago

9.000 €-raino

% 100

% 100

% 100

9.001 €-tik 12.000 €-ra

% 75

% 100

% 100

12.001 €-tik 15.000 €-ra

% 25

% 50

% 100

15.001 €-tik 18.000 €-ra

% 0

% 25

% 50

18.001 €-tik 25.000 €-ra

% 0

% 0

% 25

210/2019 DEKRETUA, abenduaren 26koa, kreditu-erakundeen eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko finantza-lankidetzakoa, eta etxebizitzaren arloko erregelamendu-xedapenak aldatzekoa.