HAZINNOVA enpresa ertain eta txikiei doako berrikuntza-zerbitzu

Hazinnova enpresa ertain eta txikiei zuzendutako berrikuntza-zerbitzu da.

Helburua: Lana antolatzeko molde berrietan, edota produktuak eta zerbitzuak merkaturatzerakoan metodo berrienekin mikro-proiektuak abiatzea du xede.

Nori zuzenduta: Industria edota zerbitzuen sektorean aritzen diren enpresei zuzendutako zerbitzua da. 6-99 langile bitarte dituzten enpresek izango dute laguntzak jasotzeko aukera.

Proiektu motak:  ETEek hainbat alorretako proiektuak landu ahalko dituzte: ekonomia eta finantza kudeaketa, ekoizpena, logistika, barne prozesuak, pertsona zein bezeroekin harremanak eta merkatu berrien bilaketa; eta baita bere jarduera babesteko marka eta erregistroei dagozkienak ere.

Zerbitzua zertan datza: Parte hartzen duen enpresa bakoitzaren beharretara egokitutako proiektuak landuko dira. 50 orduko aholkularitza espezializatua inplementazioa egiteko, 3 hilabeteko epean. %100ean diruz lagunduta dagoen berrikuntza-zerbitzua da

Noiz arte: 2020. urteko uztailera arte irekita egongo da. Debagoieneko kasuan, eskualdeko enpresekin Hazinnova lantzeaz Garapen Agentziatik arduratuko gara.

HEMEN deskargatu Hazinnova eskuorria.

Informazio gehiago:  943.79.30.90 / enpresa@debagoiena.eus