OVHn gertatutako sutea dela eta, milaka zerbitzari erori ziren martxoaren 10ean, gure webgunea ostatatzen duena barne.
Web zerbitzua normaltasunez eskaintzeko lanean ari gara; atal batzuk guztiz eguneratu gabe daude eta beste batzuk ez daude erabilgarri.

Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko pazientziagatik.

Bateratzen 2018

Bateratzen programak Arrasate, Bergara, Oñati, Aretxabaleta, Eskoriatza, Antzuola, Elgeta eta Leintz-Gatzagako enpresei aukera eskaintzen die gai horretan beren egoera zein den jakiteko, adituen laguntzarekin.

Debagoienako gure eskualdean abian jarri berri duen programa hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuak laguntzen du diruz (%100) eta, beraz, doakoa da parte hartzen duten enpresentzat. Hainbat erakunde eta unibertsitateren artean lankidetzan garatutako ekimena da.

Zera eskaintzen dizugu:

·         Pertsonak estrategiarekin nola lerrokatzen diren jakiteko tresna bat.

·         Enpresa pertsonen potentziala zenbateraino aprobetxatzen ari den erakutsiko dizun diagnostikoa.

·         Produktibitatea, balio erantsia eta absentismoa hobetzearen ondorioak ezagutzeko modua.

·         Sektoreko beste enpresekiko bakoitzaren posizio erlatiboa ezagutzeko aukera.

Enpresak jarri beharreko baliabideak:

·         Dedikazioa: zuzendaritza taldeko partaide baten 3-5 ordu; enpresako pertsona bakoitzeko 15 minutu inkesta bat betetzeko.

·         Kostua: Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuak finantzatuta (%100).

Bateratzen programari buruzko argibideak nahi badituzu, bidali mezua eta berehala jarriko gara zurekin harremanetan:

Debagoieneko Mankomunitatea – Enpresa Zerbitzuak  Tel. 94379 30 90 edo  enpresa@debagoiena.eus