DEBAGOIENEKO ENPRESEN ERKIDEGOA

Debagoieneko Enpresen Erkidegokoa eskualdeko lankidetzazko proiektuak eta abantaila lehiakorrak eraikitzera bideratuta dagoen foroa da. Eskualdeko enpresei zuzendutako konfiantzazko erlazioak eta sinergiak sortzeko gunea da. Komunitate honetan, ezagutzak partekatu, zalantzak eta kezkak mahai gainean jarri eta aldaketak gauzatzeko konpromiso eta ekimenak martxan jartzen dira.

Gaur egun 24 enpresa txiki eta ertainek osatzen dute. Ikus ZERRENDA eta TRIPTIKOA

Eskualdeko enpresa traktoreekin lankidetza eremuak sustatzeko, beraien estrategiaren nondik norakoak ezagutzeko, egun eta/edo etorkizuneko beharrak zeintzuk diren identifikatzeko aukera eman duen dinamika ere abiarazi da aurten. A

Azkenik, Eskualdeko Tkgune zentroen eskaintza eskualdeko enpresa txiki eta ertainei gerturatzeko zenbait egitasmo egin dira.