Gazela enpresen lehiaketa

GAZELA

Startup enpresak (hasi berriak eta arrakastatsuak) aztertu eta Debagoienera egokitzeko lehiaketa

Gazela enpresen Lehiaketa Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, eskualdeko unibertsitate-mailako  ikasleentzat antolatutako lehiaketa da. Lehiaketaren helburu nagusia da gazela-enpresa bezala sailkatutako enpresen jarduerak aztertzea, Debagoienera edota bertako enpresetara egokitzen saiatzea, eta bukatzeko, proposamenak ekitaldi batean aurkeztea.

HELBURUAK:

Ekimen honekin jarraian zehaztutako helburuak lortu nahi dira:

  • Debagoieneko ikasleen artean enpresa iniziatibaren inguruko ezagutza eta grina sustatzea.
  • Debagoieneko ikasle gazteen artean ekintzailetasuna eta taldean lan egiteko gaitasunak bultzatzea.
  • Debagoieneko enpresa eta ekintzaileentzat ideia banku bat eratzea.
  • Enpresei eta ekintzaileei esperientzia arrakastatsuen berri ematea.

Lehiaketa 2015ean egin zen lehen aldiz, eta orduz geroztik urtero egin da. Hasiera batean, Unibertsitateko ikasleentzat antolatu den arren, etorkizun batean goi-mailako lanbide heziketara zabaldu nahi da lehiaketa.

SARTU ENPRESA-IDEIA ARRAKASTATSUEN MUNDUAN!!!

EEBB eta Europako hazkuntza azkarreko enpresen fitxak zure esku.

Azpiko aurkibide honetan orain artean ikasleek landu dituzten enpresen fitxa aurkituko dituzu sektoreka sailkaturik.


Bidaiak eta alojamendua

2018 (1)

Elikagai eta edariak

2018 (6) 2017 (4) 2016 (2) 2015 (3)

Energia

2018 (7) 2017 (2) 2016 (2) 2015 (6)

Eraikuntza

2018 (1) 2016 (1)

Finantza Zerbitzuak

2015 (1)

Ingenieritza

2018 (2) 2017 (3) 2016 (1) 2015 (3)

Komunikabideak

2018 (1) 2017 (1)

Kontsumo produktuak eta zerbitzuak

2018 (7) 2017 (4) 2016 (6) 2015 (5)

Logistika eta Garraioa

2018 (1) 2016 (2) 2015 (1)

Manufaktura

2018 (1) 2017 (2) 2016 (5) 2015 (3)

Ordenagailuaren hardwarea

2018 (4) 2015 (1)

Osasuna

2018 (2) 2015 (2)

Segurtasuna

2018 (2) 2017 (1)

Softwarea

2018 (6) 2017 (3) 2016 (4) 2015 (2)

Telekomunikazioa

2016 (1) 2015 (1)

Txikizkako merkataritza

2018 (1) 2017 (1)