GOIAZ! 2022 Lanbide Heziketaren Azoka apirilak 6 eta 7an egingo da Garaia Parke Teknologikoan
Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azoka aurten apirilak 6 eta 7an egingo da. Bi urteko etenaldiaren ostean, aurten berriro modu presentzialean egingo da Debagoieneko LANBIDE HEZIKETAREN AZOKA.
Eskualdeko formazio eskaintza eta zehazki, Lanbide Heziketa ezagutzeko aukera izango da bertan. Debagoieneko Lanbide Heziketako 7 ikastetxeak eta baita gainontzeko formazio-eragileak, Mankomunitatea eta udalak ere .
Stand-en ordutegia honakoa izango da:
APIRILAK 6, asteazkena: 8:30-19:30
APIRILAK 7, osteguna: 8:30 - 14:00
15-19 urte bitarteko gazteen gurasoentzat eta Lanbide Heziketa ezagutu nahi duen edonorentzat SOLASALDIA ere antolatu da, asteazkenean, arratsaldeko 18:00etan, Garaia Parke Teknologikoan (Muru gelan).
Informazio gehiago: www.fpdebagoienalh.eus
LANBIDE HEZIKETA, primerako aukera!
Laguntzailea: