PRIBATUTASUN POLITIKA

Tratamenduaren arduraduna

Jasotako datuen tratamenduaren erakunde arduraduna Debagoieneko Mankomunitatea da, IFZ P-2000001-D (aurrerantzean DGM), helbidea Nafarroa etorbidea 17, 20500 Arrasate-Mondragon, Webgune honen titularra den heinean: www.debagoiena.eus Pribatutasun Politika honek erabiltzaileek Webgunean sartu, nabigatu edo funtzionalitateak erabiltzen dituztenean ematen dituzten datu pertsonalak nola jaso eta tratatu arautzen du.

Datuak jasotzea, helburuak, legitimazio oinarriak eta kontserbatzeko epeak:

a. Harremana: Erabiltzailea harremanetan jarri ahal izango da webgunean berariaz jarritako formularioen bitartez. Bere identifikazio datuak eman beharko ditu, baita ere arrazoia, gaia edo galdera. DGMk datu horiek erabiliko ditu kontsulta tramitatzeko eta horri dagokionez Erabiltzailearekin harremanetan jartzeko.

Datu horiek tratatzeko oinarri juridikoa Erabiltzailearen baimenean bermatzen da.

Xede horretarako, datuak kontserbatzeko epea urtebete batekoa izango da, beste epe batzuk aplikatu daitezkeenean izan ezik.

b. Erregistroa: Webgunean erregistratzeko, beharrezkoa izango erabiltzaileak bere identifikazio datuak ematea, Webguneko erregistroa tramitatzeko eta bere kontu pertsonalaren funtzionalitatean sartu ahal izateko.

Datu horiek tratatzeko oinarri juridikoa erabiltzailearen baimenean bermatzen da.

Datuak komunitate honen parte zaren eta erregistratuta zauden bitartean kontserbatuko dira, baina bost urte geroago ere kontserbatu ahal izango dira, egon daitezkeen erantzukizunak estaltzeko.

c. Newslettera: Erabiltzaileak, hala nahi badu, bere identifikazio datuak eta helbide elektronikoa eman ditzake DGMko nobedade, promozio eta albisteetara harpidetzeko, eta posta elektronikoan edo, dagokionean, gailu mugikorrean aldizkako informazioak jasotzeko.

Datu horiek tratatzeko oinarri juridikoa erabiltzailearen baimenean bermatzen da.

Datuak kontserbatuko ditugu newsletterrak bidaltzeko sisteman alta emanda zauden bitartean; ondoren, blokeatu egingo ditugu, hiru urtez, legezko ekintzak egin ahal izateko, eta epe hori igaro eta gero ezabatu egingo ditugu.

d. Proiektuak bidaltzea: Erabiltzaileak bere proiektuak bidali ahal izango ditu Webgunearen bitartez, DGMko titularrek aztertu ditzaten. Horretarako, harremanetarako datuak eman beharko ditu, baita bidalketa tramitatzeko behar diren datuak ere.

Datu horiek tratatzeko oinarri juridikoa erabiltzailearen baimenean bermatzen da.

Datuak kontserbatzeko epea hamar urtekoa izango da.

e. Giza baliabideak: Erabiltzailea Webgunearen bitartez jarri daiteke harremanetan DGMrekin, egiten ari diren hautapen prozesuetan parte hartzeko, edo irekitzen diren hautagaitzetan izena emateko. Horretarako, erregistratu egin beharko du, bere identifikazio datuak emanez, prestakuntza profesionalari buruzkoak gehituta. Datu horiek erabiltzailea lan-eskaintza aktiboetako hautapen prozesuetan sartzeko erabiliko dira.

Datu horiek tratatzeko oinarri juridikoa erabiltzailearen baimenean bermatzen da.

Datuak komunitate honen parte zaren eta erregistratuta zauden bitartean kontserbatuko dira, baina bost urte geroago ere kontserbatu ahal izango dira, egon daitezkeen erantzukizunak estaltzeko. Gainera, erabiltzaileak bere datuak kudeatu ahal izango ditu, bere kontu pertsonalaren bitartez.

f. Cookieak: Webguneak Webgunean sartzeko eta nabigatzeko erabiltzen den ekipamenduan cookie izeneko fitxategiak ezartzeko teknologia dauka. Cookieak edozein unetan blokeatu edo desgaitu daitezke, nabigatzailearen konfigurazioko aukeren bitartez.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie politika.

Datu horiek tratatzeko oinarri juridikoa erabiltzailearen baimenean bermatzen da.

g. Publizitatea: Erabiltzaileak berariaz baimentzen badu, DGMk eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko publizitatea bidali ahal izango dio, esaterako, nobedadeak. Baimen hori edozein unetan baliogabetu dezakezu. Datu horiek tratatzeko oinarri juridikoa Erabiltzailearen baimenean bermatzen da.

Datuak kontserbatzeko epeak gure sisteman publizitatea bidaltzeko altan zauden bitartean eta baimena baliogabetzen ez duzun bitartean iraungo du.

Eskubideak baliatzea

Halaber, erabiltzaileak datuak tratatzeko baimena baliogabetu dezake, datuetan sartu, zuzendu, ezabatu, eraman, aurkatu eta tratamendua mugatzeko eskubideak baliatuz, DGMri jakinaraziz, mezu elektroniko bat bidalita garapen-agentzia@debagoiena.eus helbidera, edo goian adierazitako helbidean jakinaraziz, gaian "Datuen Babesa” jarrita. Egoera bereziren batean, Erabiltzaileari eskatu ahal izango diogu bere nortasuna egiaztatzeko agiri ofizial baten bitartez, esaterako, hirugarrenak bere datuetan sartzea galarazteko.

Azkenik, erabiltzaileak aldaketa oro jakinarazi ahal izango du edo baja eskatu, emandako helbideetako edozeinetan adieraziz.

Erabiltzaileak edozein unetan aurkeztu ahal izango du erreklamazioa Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren aurrean, bere eskubideak gauzatzeko.

Pribatutasun politika aldatzea

DGMk eskubidea erreserbatzen du bere pribatutasun politika edozein unetan aldatzeko, datuak babesteari buruz indarrean dagoen legedia betez, eta aurrez interesdunei jakinaraziz.

Pribatutasun politika honetan aplika daitekeen hizkuntza

Pribatutasun Politika honetan aplika daitekeen hizkuntza euskara da. Hizkuntza horretan ez dagoen beste edozein bertsio Erabiltzailearen erosotasunerako eta ulermenerako eskaintzen da. Halere, Pribatutasun Politika hau betiere euskarazko bertsioaren arabera arautuko da.

Pribatutasun Politikaren hizkuntzaren eta euskarazko bertsioaren artean kontraesanik gertatuz gero, euskarazko bertsioa gailenduko da.