IDAEko Laguntzak

Error message

  • Warning: include(/var/www/vhosts/debagoiena/httpdocs/modules/openid/part2openid-rtl.css): failed to open stream: No such file or directory in include() (line 4 of /srv/www/debagoiena/httpdocs/sites/default/settings.php).
  • Warning: include(): Failed opening '/var/www/vhosts/debagoiena/httpdocs/modules/openid/part2openid-rtl.css' for inclusion (include_path='.:/usr/share/php') in include() (line 4 of /srv/www/debagoiena/httpdocs/sites/default/settings.php).

Energia Aurrezteko eta Dibertsifikatzeko Institutua

Industria, Energia eta Turismo Ministerioak, Energia Aurrezteko eta Dibertsifikatzeko Institutuaren bitartez (IDAE) abian jarri du laguntza eta finantziazio programa berezia. Programa horrek hiri-birgaitzearen bitartez honako helburuak ditu: energiaren aurrezpenari laguntzen dioten erreforma jarduketak sustatzea eta bultzatzea; energia berriztagarrien erabilera sustatzea eta bultzatzea; eta karbono dioxidoaren isuriak murriztea.

Jarduketak honako tipologiaren batean, edota bat baino gehiagotan, kokatu beharko dira:

  • Inguratzaile termikoaren energia eraginkortasunaren hobekuntza.
  • Berotze eta argiztapen instalazioen energia eraginkortasunaren hobekuntza.
  • Instalakuntza termikoetan ohizko energia sistemak eguzki energi termikoagatik aldatzea.
  • Instalakuntza termikoetan ohizko energia energia geotermikoagatik aldatzea.

Laguntza jaso ahal izateko jarduketek eraikin osoaren energia kalifikazioa aurrez zuenarekin alderatuz gutxienez letra batean hobetu beharko dute, karbono dioxido isurien eskalan neurtuta (kg CO2/m2 urteko).

http://idae.es/ayudas-y-financiacion/para-rehabilitacion-de-edificios-programa-pareer/segunda-convocatoria-del

Oharra: Pareer-II diru-laguntzen bigarren deialdiko aurrekontuan une honetan agortuta dago. Baldintza hauetan egiten diren eskaera itxaron zerrendan sartuko dira aurkezpen data kontuan izanda. (13.02.2018)