GFAko Kultura Sailaren laguntzak

Error message

  • Warning: include(/var/www/vhosts/debagoiena/httpdocs/modules/openid/part2openid-rtl.css): failed to open stream: No such file or directory in include() (line 4 of /srv/www/debagoiena/httpdocs/sites/default/settings.php).
  • Warning: include(): Failed opening '/var/www/vhosts/debagoiena/httpdocs/modules/openid/part2openid-rtl.css' for inclusion (include_path='.:/usr/share/php') in include() (line 4 of /srv/www/debagoiena/httpdocs/sites/default/settings.php).

Gipuzkoako Kultur Ondarea osatzen duten ondasun higigarriak zein higiezinak, duten balore historikoaren, artistikoaren, urbanistikoaren, zientifikoaren, teknikoaren edo sozialaren arabera, zaintzera, sendotzera, birgaitzera edo zaharberritzera zuzendutako diru-laguntzak dira. Laguntzetarako dagoen aurrekontuaren arabera, deialdian lehentasuna izango dute dagoeneko hasita dauden obrak, eta aurrez laguntza izan dutenak.

Onuradun erakundeak

Gipuzkoan balio esanguratsua duten ondasun higigarriak zein higiezinen jabe diren erakunde lokalak, erakunde erlijiosoak eta, orokorrean, jabeak diren pertsona eta erakunde orok, eta beste eskubide errealen titularrak edo errentariak.

Deialdia

Urtero GFAren Kultura Sailak deialdi bat egiten du diru laguntzen eskaera egiteko.

Informazio gehiago:

Koldo Mitxelena Kulturunea
Urdaneta kalea 9,
20006 DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN

Kontakturako pertsonak:

Ainara Iroz, Josu Maroto y Gabriela Vives
Tel.: +34 943 112895, +34 943 112898 eta +34 943 112787
E-mail: airoz@gipuzkoa.eus; jmaroto@gipuzkoa.eus