Komunitateko obrak

Higiezinaren elementu amankomunen gain egiten diren obrak dira komunitateko obrak.

Zer laguntza izan dezaket?

  1. Egitura, eraikuntza, bizigarritasun-baldintzak eta irisgarritasun obrak
    1. Banakako Jarduketetan: aurrekontuaren %5 (gehienez 2.000€-raino)*
    2. Jarduketa Integratuetan: aurrekontuaren %10 (gehienez 3.000€-raino)*

    *Jarduketa integratuak dira Birgaitze Integratuko Eremuren batean edo Egoitza Eremu Narriatuetan garatutakoak. Beste guztiak Banakako Jarduketak izango dira. (Informazio gehiago)

  2. Erakinaren inguratzaile termikoaren hobekuntza lanak
      1. Erreferentziako eraikinak dituen energia-galeren aldean, jarduketak % 0 eta % 50 bitarteko hobekuntza lortzen badu: aurrekontuaren %30 (AB) (gehienezko muga 30.000 €)
      2. Erreferentziako eraikinak dituen energia-galeren aldean, jarduketak % 50 gorako hobekuntza lortzen badu: aurrekontuaren %50 (AB) (gehienezko muga 45.000 €)

    Etxebizitzen jabeek eta komunitateko obrek eragiten dien lokalen jabeek, komunitateko diru-laguntzez gain, diru-laguntza partikularrak ere eskatu al izango dituzte dagokien obren zatiari aurre egiteko.

    Zer dokumentazio aurkeztu behar da?

        • Eskaera orria + Suradesa eskaera orria
        • Obrak egiteko udal baimena / eskaera
        • Obren aurrekontua, partiden arabera banakatuta, partida bakoitzaren neurketa eta prezio unitarioa adierazita, edo teknikariaren proiektua, Ordezkaritzak hala eskatzen badu (egingo den obra-motaren arabera).
        • Proiektua egin duen teknikariaren ordain-saria (hala badagokio).
        • Udal tasak.
        • Jabekideen komunitatearen akta, egingo diren obrak onartzen dituena.
        • Birgaitu beharreko eraikineko aldearen argazkia.
        • Administratzailearen NANaren fotokopia.
        • Eraikineko jabekideen komunitateak duen IFZren fotokopia.
        • Eraikineko jabekideen komunitateak duen kontu-zenbakia ziurtatzeko banku-agiria
        • Eskabidea ebazteko Lurralde Ordezkaritzak beharrezkotzat jotzen duen beste edozein agiri.
        • Dagokion laguntza eskatu baino lehen, egin beharko zaie EIT eraikinei haien titularrek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko diru-laguntza publikoak eskuratu nahi badituzte, kontserbazioa, guztien irisgarritasuna edo eraginkortasun energetikoa xede dituzten obrak egiteko, eraikina zaharra ala berria izan. Eraikina kokatuta dagoen udalerriko udalaren sarrera-erregistroko zigilua eduki behar du EIT txostenak. EITa paperean eta XML artxiboan, eta PDF formatuan CD euskarrian, aurkeztu beharko da eta eraikina dagoen udaleko Erregistroko sarrerako zigilua izan behar du.
        • EITn, 1., 2. eta 3. mailetako esku-hartzeetan antzemandako hutsuneak konpondu izanaren ziurtagiria, teknikari gaitu batek sinatua, (hala badagokio).
        • Eskari honekin batera laguntza eskatzen duten auzokide bakoitzeko eranskina aurkeztu beharko da.

    Obrak bukatzen direnean:

        • Udal-lizentzia (aurrez aurkeztu ez bada).
        • Egindako obraren argazkiak koloretan eta paperean.
        • Sinatu eta zigilatutako faktura/k, udal tasak eta teknikoen ordainsariak barne (Faktur(et)an igorlearen eta obraren titularraren datuez gain data, faktura zenbakia eta BEZaren zenbatekoa agertu beharko dute. Enpresa igorleak sinatuta eta zigilatuta aurkeztu beharko dira).
        • Instalakuntzak:
          • Gas-instalazioaren ziurtagiria, enpresa hornitzaileak zigilatua.
          • Bero-instalazioaren ziurtagiria, enpresa hornitzaileak zigilatua.
          • Behe-tentsioko instalazio elektrikoaren ziurtagiria (CIBT.1).
          • Igogailua abian jartzeko dokumentazioa, Industria Sailak zigilatua.
        • Teknikari eskudun batek prestatutako obra-bukaerako ziurtagiria eta obra zuzendaritzaren likidazioa, dagokion profesionalen elkargoak bisatua, obra motak horrela  eskatu baldin badu.
        • EITn, 1., 2. eta 3. mailetako esku-hartzeetan antzemandako hutsuneak konpondu izanaren ziurtagiria, teknikari gaitu batek sinatua.