Eusko Jaurlaritzako diru-laguntzak

Batez  ere,  honako  obra  hauek  babesten  dira:  egitura  sendotzea,  fatxadak  konpontzea,  balkoiak,  teilatu-hegalak  eta  erlaitzak  sendotzea,  eskailerak  sendotzea,  teilaberritzeak,  konponketak,  igogailuak  konpondu  eta  instalatzea,   etxebizitzen barrualdeak, eta abar. Ez daude babesturik dekorazio-elementuei eta apaingarriei dagozkien obrak, edo altzariak, armairuak,  ispiluak, halogenoak, etxetresna elektrikoak edota antzekoak instalatzeko egindakoak.

Laguntza onartzen duen ebazpena jakinarazi ondoren hasi beharko dira obrak. Salbuespenez,   titularrek   administrazio-ebazpenaren   jakinarazpena   jaso baino  lehen  hasi  ahal  izango  dituzte  obrak,  betiere  hartarako  baimena  jaso badute. 

Eraikinean ohiko  bizileku  iraunkor  gisa  erabiltzen  diren  etxebizitzen  eskatzaileek  SOILIK  izango  dute mailegua eta diru-laguntza eskuratzeko aukera.

Birgaitu  beharreko  eraikinak  gutxienez  10  urte  izan  behar  ditu,  salbu  eta  obrak  honako  hauetarako egiten badira: gas naturala instalatzeko edo dagokion etxebizitza ezinduek erabiltzeko.

Diru-laguntzak jaso ahal izateko,  Eraikinaren   Ikuskaritza   Teknikoko (EIT) aginduzko txostenean azaltzen diren   urte beteko     epean   edo   laburragoan egin beharreko lanak burutu beharko dira (1, 2. eta 3. Mailak)

Obra  birgaitze-obra  babestutzat  hartzeko,  etxebizitzari  dagokion  gastuak  (BEZik  gabe)  1.000,00  eurotik  gorakoa  izan  beharko  du  etxebizitza  edo  lokal  bakoitzeko,  salbu  eta  etxebizitzak  eta  haien  sarbideak  ezinduei  buruz  indarrean  dagoen  araudira  egokitzeko  egiten  badira  obrak;  izan  ere,  obra  horietarako  ez  da mugarik ezarri. 

Diru-laguntzarik jaso dezaket?

Laguntza onartzen duen ebazpena jakinarazi ondoren hasi beharko dira obrak.

Salbuespenez eta premiazko arrazoiak tarteko, titularrek administrazio-ebazpenaren jakinarazpena jaso baino lehen hasi ahal izango dituzte obrak, betiere hartarako baimena ematen badiete. Arrazoi horiek behar bezala justifikatu eta arrazoitu beharko dituzte.

Elementu komunak birgaitzeko jarduna babestutzat hartzen duen administrazio-ebazpena eman ondoren, ebazpenari atxiki ez zaizkion higiezinaren beste jabe batzuk babes-jardunaren titular gisa soilik atxiki ahal izango dira. Horretarako, hilabeteko epea izango dute gehienez, laguntzak emateko den hasierako ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita. Atxikipen hori egingo da, bakar-bakarrik, babeseko jardunaren titular gisa onartzeko, eta ez dute finantza-neurriak baliatzeko eskubiderik izango.

Birgaitzeko lanak honako pertsona fisiko edo juridiko hauek (pribatu edo publikoak) egin ahal izango dituzte: jabeek, errentariek, usufruktudunek, edo birgaitu beharreko ondasun higiezinak baliatzeko bestelako titulua dutenek. Eta, izapidetzeari eta  arau honetan ezarritako finantziazio kualifikatua eskuratzeko aukerari dagokionez, birgaitzearen titularrak izango dira pertsona horiek.

Elementu komunak birgaitzen direnean, Jabekideen Komunitatea ordezkatzen duenak egin beharko ditu laguntzetarako izapideak, jabetza horizontal ari buruzko Legeak ezarritakoari jarraiki.

Mailegurako eskubidea izateko, eskatzaileen familiaren diru-sarrera haztatuek ez dute 33.000,00 eurotik gorakoak izan behar.

Diru-laguntzarako eskubidea izateko, eskatzaileen familiaren diru-sarrera haztatuek ez dute 21.000,00 eurotik gorakoak izan behar.

Zuzeneko laguntzak jaso dituzten etxebizitzak ezin izango dira inter vivos eskualdatu bost urteko epean, obra-bukaerako ziurtagiria ematen denetik kontatzen hasita. Laguntzen onuradunak Jabetzaren Erregistroan aurkeztu beharko du laguntzak onartu dizkion ebazpena, eskualdatzeko muga hori inskriba dadin. Higiezinaren elementu komunak eraginpean hartzen dituzten birgaitzeak betebehar horretatik salbuetsita daude.

Eraikinean ohiko bizileku iraunkor gisa erabiltzen diren etxebizitzen eskatzaileek SOILIK izango dute mailegua eta diru-laguntza eskuratzeko aukera.

Birgaitu beharreko eraikinak gutxienez hamar urte izan behar ditu, salbu eta obrak honako hauetarako egiten badira: gas naturala instalatzeko edo dagokion etxebizitza ezinduek erabiltzeko.

Ez dira emango obrak egiteko diru-laguntzak, baldin eta ez badute barnean hartzen egin beharrekoak urte beteko epean edo laburragoan, Eraikinaren Ikuskaritza Teknikotik sortzen den teknikari gaitu batek egindako aginduzko txostenak dioenaren arabera.

Dagokion laguntza eskatu baino lehen egin beharko zaie EIT. eraikinei, haien titularrek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko diru‐laguntza publikoak eskuratu nahi badituzte, kontserbazioa, guztien irisgarritasuna edo eraginkortasun energetikoa xede dituzten obrak egiteko, eraikina zaharra ala berria izan.
Eraikina kokatuta dagoen udalerriko udalaren sarrera erregistroko zigilua eduki behar du EIT txostenak. EITa paperean eta XML artxiboan, eta PDF formatuan CD euskarrian, aurkeztu beharko da eta eraikina dagoen udaleko erregistroko sarrerako zigilua izan behar du.

Familia bakarreko etxebizitzek, fatxada erabilera publikoko bide edo gune batera ematen dutenek, zein ematen ez dutenek, edo eraikin atxikiek, Eraikingintzako Ikuskapen Teknikoko Txostena aurkeztu beharko dute, eskumendun teknikariak egindakoa (arkitektoa/arkitekto teknikoa). EITa paperean eta XML artxiboan, eta PDF formatuan CD euskarrian, aurkeztu beharko da, eta dagokion Udaleko sarrera‐erregistroko zigilua eduki beharko da.

Obra birgaitze-obra babestutzat hartzeko, etxebizitzari dagokion gastuak (BEZik gabe) 1.000,00 eurotik gorakoa izan beharko du etxebizitza edo lokal bakoitzeko, salbu eta etxebizitzak eta haien sarbideak ezinduei buruz indarrean dagoen araudira egokitzeko egiten badira obrak; izan ere, obra horietarako ez da mugarik ezarri.

Zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zehatuta dauden pertsona fisikoek ezin izango dute laguntza-deialdi honetan parte hartu, ezta hartarako ezgaitzen dituen legezko debekuaren eraginpean daudenek ere, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, 4/2005 Legearen (otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerakoa) Azken Xedapenen arteko Seigarrenean xedatutakoari jarraiki.

Batez  ere,  honako  obra  hauek  babesten  dira:  egitura  sendotzea,  fatxadak  konpontzea,  balkoiak,  teilatu-hegalak  eta  erlaitzak  sendotzea,  eskailerak  sendotzea,  teilaberritzeak,  konponketak,  igogailuak  konpondu  eta  instalatzea,   etxebizitzen barrualdeak, eta abar.

Era berean, jardun babesgarri gisa hartuko dira Eraikuntzaren Kode Teknikoaren Energia Aurrezteko Oinarrizko Dokumentuko 3. atalean exijituriko muga-balioak erdietsi edo gainditzeko asmoarekin eraikinen inguratzaile termikoan esku hartzeko egiten diren etxebizitza-birgaitzeak.

Era berean, lokalak etxebizitza gisa gaitzeko jardunak babespeko jarduntzat hartuko dira, betiere dagokion udal- araudian aukera hori xedaturik badago eta lokal bakoitzeko etxebizitza bakarra egiten bada.

Obra horiek etxebizitzen bizigarritasun-baldintzak moldatzeko obratzat hartuko dira. Kasu horretan, egiten diren etxebizitzak “babes publikoko etxebizitza” gisa kalifikatuko dira eta haien gehieneko salmenta-prezioak ez du erregimen orokorreko babes ofizialeko etxeen salmenta-prezioaren halako 1,7 gaindituko.