Etxebizitzak birgaitzeko RENOVE programa

Error message

  • Warning: include(/var/www/vhosts/debagoiena/httpdocs/modules/openid/part2openid-rtl.css): failed to open stream: No such file or directory in include() (line 4 of /srv/www/debagoiena/httpdocs/sites/default/settings.php).
  • Warning: include(): Failed opening '/var/www/vhosts/debagoiena/httpdocs/modules/openid/part2openid-rtl.css' for inclusion (include_path='.:/usr/share/php') in include() (line 4 of /srv/www/debagoiena/httpdocs/sites/default/settings.php).

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak (Etxebide) urtero plazaratzen duen diru-laguntza lerro berezia da. EHAAn argitaratu ondoren laguntzen deialdia hiru hilabetez egongo da irekia. Eusko Jaurlaritzak erabakitzen du diru laguntza jaso ahal den edo ez jarduketaren motaren arabera eta Jaurlaritzak berak  duen aurrekontuaren arabera.


Laguntza-programa honekin bat egiteko, jarraian zerrendatzen diren jardun guztiak bilduko dituzten esku-hartze proposamenak planteatuko dira:

  • Eraikinaren energia-portaera hobetzea: eraberritzearen ondoren, gutxienez C energia-ziurtagiria lortu beharko da. Tankera honetako jardunak egin beharko dira:
    • Jardun pasiboak eraikinen inguratzailean, berokuntzarako urteko energia-eskaria gutxienez % 30 murriztuz.
    • Eraikineko sistema eta instalazioen errendimendua eta eraginkortasuna hobetzeko jardun aktiboak, betiere horiei esker eraikinaren energia primarioaren urteko kontsumoa gutxienez % 30 murrizten bada, kontsumo apalagoaz konfort-maila berberari eutsiz
  • Eraikinen irisgarritasuna hobetzea, bide publikotik etxebizitza bakoitzera sartzeko aukera bermatuz, garaierak mailekin gainditu behar izan gabe.
  • Segurtasun-baldintzak hobetzea: suteen aurka, suteak detektatzeko, alarma jotzeko eta itzaltzeko ekipamendu eta instalazio orokor egokiak izan beharko ditu eraikinak edo eraikin-multzoak; horrez gain, larrialdiko argiztapena izan beharko du, eraikina hustu behar izanez gero argiztapena bermatzeko eta irteerako seinaleak eta dauden babes-ekipamendu eta -baliabideak ikusi ahal izateko.
  • Bizigarritasun-baldintzen hobekuntza lortzeko jardunak, perimetro eraikia areagotzea dakartenak.
  • Energia-monitorizazioa. Eraberritutako eraikinaren energia-efizientziaren hobekuntza egiaztatzeko eta kuantifikatzeko 317/2002 Dekretuaren IV. eranskinari jarraiki.

Diru-laguntzen zenbatekoa.

  • Dokumentuen idazkuntza-ordainsarien kostu garbiaren % 60koa
  • Obrak egikaritzeko:
    • Jarduketa Isolatuetan: aurrekonturen %50 (gehienez 15.000 €/etxebizitzako)
    • Jarduketa Integratuetan: aurrekonturen %60 (gehienez 18.000 €/etxebizitzako)