ETXEAN programa

Error message

  • Warning: include(/var/www/vhosts/debagoiena/httpdocs/modules/openid/part2openid-rtl.css): failed to open stream: No such file or directory in include() (line 4 of /srv/www/debagoiena/httpdocs/sites/default/settings.php).
  • Warning: include(): Failed opening '/var/www/vhosts/debagoiena/httpdocs/modules/openid/part2openid-rtl.css' for inclusion (include_path='.:/usr/share/php') in include() (line 4 of /srv/www/debagoiena/httpdocs/sites/default/settings.php).

Laguntzarik jaso dezaket?

Betebeharrekoak:

  • Eskatzaileak Gipuzkoako edozein herritan erroldatuta egon beharko du.
  • Eskatzaileak %33ko edo gehiagoko ezgaitasuna duen edo mendekotasun egoeran dagoen pertsonaren kalifikazioa izan behar du.
  • Antzeko laguntzarik ez jaso izana aurreko 6 urteetan.
  • Hirigintza eta eraikuntza arloko irisgarritasunerako laguntzak, irisgarritasunari buruzko arauetan ezarrita dauden irizpide guztiak betetzen baditu emango dira. Laguntzak eskatzailearen errolda helbiderako bakarrik emango dira.
  • Eskaera egin aurretik, hasitako obrek eta eskuratutako produktuek ez dute diru laguntzarik izango.

Laguntza motak

  • Mugikortasun pertsonalerako eta garraioetara iristeko produktuak
  • Hirigintza eta eraikuntza arloko irisgarritasuna bideratzekoak
  • Babes eta zaintza pertsonalekoak
  • Etxeko altzariak eta egokitzapenak
  • Komunikazioa, informazioa eta seinaleak

Eskaerak aurkezteko

Eskaera, bizi den herriko Gizarte Zerbitzuen bitartez egingo da. Beraiek baloratuko dute diru laguntza hauek eskatzeko baldintzak betetzen diren edo ez.

Eskaera urteko edozein momentutan egin ahal izango da.

Ahalmen ekonomikoaren baremoa

Orokorrean, eskatzailearen diru sarrerak eta eskatzailearen menpe daudenen diru sarrerak kontutan izango dira. Hala ere, hirigintza eta eraikuntza arloko irisgarritasunerako laguntzen kasuan, bizikidetza unitatean eskatzailerekin bizi diren hirugarren mailarainoko ahaide guztiak kontutan hartuko dira, odolekoak zein ezkontza bidekoak, eta haien guztien diru sarreren batura hartuko dira diru sarreratzat.

Diru laguntzaren bidegarritasun eta bateraezintasunak.

  1. Diru laguntzak, beste laguntzekin bateragarriak dira, beti ere xede berarekin emandako beste diru laguntzak, erositako produktuaren edo obraren kostua baino txikiagoa izan behar duelarik.
  2. Hirigintza eta eraikuntza arloko irisgarritasunerako laguntzak bateraezinak dira, edozein instituzio publikok pertsona horrentzat emandako etxebizitza egokitu bat erabiltzearekin.

Diru laguntzaren ordainketa

  1. Obra edo erosketa burutu eta hurrengo 3 hilabeteetan, faktura originalak edo hauen kopiak Aldundira bidaltzea derrigorrezkoa da.
  2. Gauza horretarako beste diru laguntza batzuk jaso ezkero, Aldundiko Gizarte Politika Sailera informatu beharko zaio.