Zabalik dago HAZILAN proiektuaren 6.edizioan izena-emateko epea

2018/09/04

Urriaren 1ean hasiko da HAZILAN-en 6.edizioa eta bertan izena emateko epea zabalik dago irailaren 20ra arte.
Proiektuak gazte kualifikatuen laneratzea erraztea du helburu.  Hazilan proiektua Euskadiko Programa Operatiboaren barne dago eta Europako Gizarte Funtsak % 50ean finantzatzen du.

Partehartzeko honako baldintzak bete behar dira:

  • 20-44 urte bitartean izatea,
  • goi-mailako ikasketak amaituta izatea (lanbide heziketako goi-mailako ziklo bat edota unibertsitate ikasketak),
  • langabezian egotea
  • eta Debagoieneko herriren batean erroldatuta egotea.

AURKEZPEN JARDUNALDIA
Proiektuaren berri emateko eta zalantzak argitzeko irailaren 13an, osteguna, goizeko 11:00etan aurkezpen jardunaldi bat antolatu du Mankomunitateak interesa duten guztiei zuzenduta.

ESKABIDE ORRIA eta informazio gehiago HEMEN