JARDUNALDIA: PROIEKTU PARTEKATUA ERAIKITZEKO BIDEAN

2016/04/12

MIK- Mondragon Innovation&Knowledge, ikerketa zentroa, ASLE eta Debagoieneko Mankomunitatearekin elkarlanean, Gipuzkoako Diputazioko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren sustapenarekin eta finantziazioarekin, Gipuzkoako erakunde sozioenpresarialen kudeaketan pertsonen partehartzea handitzeko proiektu bat bultzatzen ari da. Proiektu horren baitan Proiektu Partekatuaren inguruko jardunaldi bat antolatu dugu, kontzeptuaren gainean gogoeta egin, berau eratzeko beharrezko elementuei buruz eta erakundeetan benetako ezarpena lortzeko gakoei buruz hausnartzeko.
Nori zuzenduta:
Beren erakundeetan eraldaketa prozesuak gauzatzen ari diren, edo proiektu partekatu bat eraikitzeko asmotan dabiltzan zuzendari/gerenteei/lehendakariei.

  • Data: Apirilak 25, astelehena.
  • Ordua: 9:00 – 12:00
  • Tokia: MU- Enpresagintza Fakultatea. Oñati

Programa:
-    Proiektuaren aurkezpena eta jardunaldiaren hasiera.
-    Proiektu partekatua: berau garatzeko kontuan hartu beharreko kontzeptuak.
-    Partehartze-dinamikak.
-    Lunch-a


Izenematea: hemen