INAZIOTAR BIDEAREN aurkezpena Madrilen FITUR azokan

2015/02/19

INAZIOTAR BIDEA proiektu turistikoaren aurkezpena Madrileko FITUR turismo azokan izan zen urtarrilak 28. Bertan ondorengo euskal erakundeek parte hartu zuten: Eusko Jaurlaritzako Turismo Saileko ordezkariak, BASQUETOURreko Zuzendaria, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapena eta Turismo Departamentuko Diputatuak, Arabako foru Aldundiko ordezkariak eta Gipuzkoako Urola Erdia eta Urola Garaia eskualdeetako ordezkariak. Aurkezpen horretan Debagoienak ere bere ordezkaria izan zuen aurkezpen horretan, Garapen Ekonomikoko Agentziako Lehendakaria den Igor Ezpeleta.

Proiektu turistiko honek 1522an Loiolako Ignaziok egin zuen ibilbidea Loiolatik Manresaraino du oinarri. Ibilbide horretan, Debagoienean, Arantzazun izan zen.

Proiektuaren lehen pausoak ematen ari dira eta elkarlanean aritzeko lantalde bat osatu da ondorengo erakundeekin: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoa eta Arabako Foru Aldundiak, Gipuzkoako Debagoiena, Urola Erdia eta Urola Garaiako eskualdeak; eta Arabako Lautadako, Mendialdea eta Arabako Errioxako eskualdeak