Goi-ikasketa bako gazteei zuzendutako Txertatu Merkatuan proiektuan izena-emateko epea luzatu dugu

2016/09/20

Debagoieneko 16 eta 30 urte bitarteko gazteak izango dira partehartzaileak. Gehienez, erdi-mailako ziklo bat izango dute (beraz, DBH tituludunak eta DBH titulu gabeak ere onartuko dira) eta langabe egon beharko dute.

Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020ko Gazte Enplegurako Programa Operatiboan kokatzen da proiektua, eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du % 91.89an, Garapen elkartearen eta eskualde-garapeneko 19 agentziaren parte-hartzearekin eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin.

Debagoienean, Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziaren bidez gauzatuko da, eta gazteek izena emateko aukera daukate, urriaren 28 arte.

INFORMAZIO GEHIAGO.