Gazteei zuzendutako HAZILAN eta TXERTATU MERKATUAN proiektuak abian dira

2016/11/17

24 gazte ari dira partehartzen HAZILAN eta TXERTATU MERKATUAN proiektuetan. Helburua, bietan ere, gazteen laneratzean laguntzea da.

TXERTATU MERKATUAN:  Eskualdeko 12 gaztek osatzen dute taldea. Abenduak 20 arte Mankomunitatean izango dituzte taldeko eta banakako saioak konpetentzia desberdinak lantzeko, eta urtarrilaren 9tik aurrera Biltegiko laguntzaile ikastaroa burutuko dute. Ondoren enpresetan praktikak egingo dituzte.

HAZILAN: 2.edizio honetan goi-mailako ikasketak dituzten eskualdeko 12 gaztek partehartuko dute. Orain AKTIBATU faseari ekin diote, zeharkako konpetentziak landu eta lan-bilaketan trebatzeko. Urtarriletik aurrera, enpresetara joango dira burututako ikasketekin lotura duten 3 eta 6 hilabete arteko praktikak egitera.