GAZELA ENPRESA LEHIAKETAKO LANAK AURKEZTU DITUZTE GAUR

2015/10/29

10 taldek aurkeztu dituzte gaur, Kulturateko Areto Nagusian, Gazela-enpresen lehiaketarako landutako enpresen kasuak.
INC5000 zerrendako enpresa hasi berri eta arrakastsuak aztertu dituzte eta horietako batzuek Debagoienean izango lituzketen aukeren berri eman dute.


Aurkezpen jardunaldi honekin eman zaio amaiera, Gazela-enpresen lehiaketaren 1.go edizioari. Honako taldeak izan dira sarituak:
- Artisteak
- New Alternatives
- Tajada y Asociados

Artisteak taldeak elikagaien iraupena luzatzeko mikrouhin tratamendu bat egiten duen enpresa bat aztertu du. New Alternatives taldeak Motive Power Systems izeneko enpresa aztertu du. Enpresa honek autobus eta kamioietan energia elektrikoaz dabiltzan motor eta bateriak instalatzen ditu, ohiko erregai fosilak ordezkatuz.
Azkenik, Tajada y Asociados taldeak Global Efficient Energy izeneko enpresa hautatu du, eta aurkezpen onenaren saria irabazi du.

Ideia guztiekin datu base bat sortuko da eta eskuragai jarriko dira ekintzaile eta enpresa interesdunentzat.