“Erosketak Debagoienean Egin” Aratusteetako photocall-a

2015/02/10

Erosketak Debagoienean Egin kanpainarekin jarraituz, Aratuste jaietan photocall bereziak jarriko dira eskualdeko bost herri nagusietan, hain justu ere, dendarien elkarteak dauden herrietan: Arrasaten, Bergaran, Oñatin, Aretxabaletan eta Eskoriatzan.

Badatoz Aratusteak Debagoienera

Anima zaitez eta ospa itzazu gurekin!

Argazkiak kalean

Kalean jarriko dira photocall-ak eta jendeak argazkiak atera ahalko ditu. Bakarka, binaka, taldeka… nahieran.

Bidali argazkiak whatsapp bidez

Argazkiak atera eta 688 69 00 17 zenbakira whatsappez bidaltzen dutenek, 20 euroko erosketa-bonoak jaso ahalko dituzte. Jasotako argazkien artean zozketak egingo dira-eta, erosketa-bonoak banatzeko.

Erosketa bonoak

Erosketa-bono horiek dendari elkarteetako komertzioetan erabili ahal izango dituzte herritarrek, bakoitza norbere herrian.

Argazkiak bidaltzeko epeak

Argazkia atera eta berehala bidali ahal izango dira. Zapatutik martitzen gauerdira arte jasotakoek parte hartu ahal izango dute erosketa-bonoen zozketetan.

Argazki guztiak Goiena.eus atarian

Jasotako argazki guztiak ikusgai egongo dira Goiena.eus webgunean zapatutik aurrera. Irabazleen izenak agertuko dira Goiena.eus webgunean bertan eta baita otsailaren 20ko Goiena paperekoan ere.

Photocall-ak non eta noiz

Photocall-ak honako toki hauetan jarriko dira eta ordutegi hau izango dute:

Arrasate. IBAI-ARTE photocall-a:

Olarte kaleko Seber Altube plazaren ondoan.

Zapatuan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.

Martitzenean, 17:00etatik 20:00etara.

Bergara. BEDELKAR photocall-a:

Zapatuan, Irala kalean. 12:00etatik 15:00etara eta 18:00etatik 21:00etara.

Martitzenean, San Martin plazan. 18:00etatik 20:00etara.

Oñati. TXANDA photocall-a.

Udaletxe aurrean.

Zapatuan eta martitzenean, 18:00etatik 20:00etara.

Aretxabaleta. ARETXARTE photocall-a.

Domekan, Eroski ondoko plazoletan (euria eginez gero, Herriko Plazan) 12:00etatik 14:00etara eta Herri bazkarian 14:30etatik bukatu arte.

Eskoriatza. AXTROKI photocall-a.

Herriko plazan.

Zapatuan, 10:00etatik 15:00etara.